Baztanga

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Baztanga
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, larruazaleko gaixotasuna, Poxviridae inkezio-eritasuna, Erauzitako gaixotasuna
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Variola birusa
Sintoma(k)betealdia, Negela, buruko mina, tripako mina, oka, baba, Pustula, sukarra
orbaina
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Mikroskopio elektroniko
passive hemagglutination test (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmetisazone (en) Itzuli eta tecovirimat (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB03
GNS-9-MK050.9 eta 050
GNS-10B03
GNS-9050050
DiseasesDB12219
MedlinePlus001356
eMedicine001356
MeSHD012899
Disease Ontology IDDOID:8736
Baztanga duen umea

Baztanga, nafarreria edo pikota (latinez, variola) Orthopoxvirus[1] generoaren barnean kokatzen den Variola birusak sorturiko gaixotasun infekzioso eta kutsakorra da. Haren zientzia izena latinetik dator, "zikina" edo "zikinduta" esan nahi du eta gaixoari aurpegian eta gorputzean agertutako koskorrei egiten die erreferentzia.

Milaka urtetan zehar nafarreri izurrite asko egon dira, baina nazioarteko txertatze programa arrakastatsu baten ondoren, gaixotasuna errotik kentzea lortu da. Izan ere, modu naturalean emandako azken kasua Somalian izan zen, 1977an, eta 1980rako Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi zuen gaixotasun hau mundutik desagertu izan zela, lur planetatik desagertutako lehenengo gaixotasun infekzioso garrantzitsua izanik. Gaixotasun honen ezaugarri garrantzitsuena haren hilkortasuna-tasa altua zen, %30 ingurukoa, haurren arteko tasa bereziki altua izanik. Gaixotasunari aurre egiten ziotenek orbanak zituzten gorputz osoan zehar, eta kasu batzuetan itsu ere gelditzen ziren.

Baztanga erauzketa munduan
Baztanga erauzi zen hamarkada herrialdeka.

Gaixotasunaren hasierako sintomek sukarraren eta gorakoen koadroak eragiten zituzten. Gero, ahoan zauriak sortu, eta hurrengo egunetan larruazaleko erupzioak ohikoak ziren. Egun batzuen buruan, larruazaleko erupzioak likido dentsoz betetako protuberantziak bihurtzen ziren, erdian hondoratze bereizgarri bat azaltzen zen. Gaixotasunaren bilakaerarekin, protuberantziak pustula bihurtzen ziren, geroago zarakarrak, eta hauek erortzean orbain bereizgarriak uzten zituzten larruazalean. Gaixotasunaren transmisioa pertsona gaixoekin modu zuzenaren (kontaktu fisikoa) edo ez-zuzenaren (kutsatutako objektuen bidezkoa) bidez hedatzen zen.

Gaur egun, biosegurtasun maila altuenetariko laborategi batzuetan gordetako erreserbak aurkitu daitezke. Hala ere, azkenaldian beldurra dago ez ote den birusa arma biologikotzat erabiliko[2].

  1. (Ingelesez) Babkin, Igor; Babkina, Irina. (2015-03-10). «The Origin of the Variola Virus» Viruses 7 (3): 1100–1112.  doi:10.3390/v7031100. ISSN 1999-4915. PMID 25763864. PMC PMC4379562. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. (Ingelesez) Agwunobi, John O. (2007-04-14). «Should the US and Russia destroy their stocks of smallpox virus?» BMJ 334 (7597): 775–775.  doi:10.1136/bmj.39156.490799.BE. ISSN 0959-8138. PMID 17431262. PMC PMC1851995. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search