Behe-erliebe

Persiar Sasandar dinastiaren garaiko Taq-i Bostaneko behe-erliebeak. Iran.

Behe-erliebea eskulturan erabiltzen den erliebe mota bat da. Irudia nabarmentzen da eta atzeko planoa, maila beheagoan geratzen da. Beraz, behe-erliebean, formak plano orokorretik pixka bat irteten dira. Harrian arte-lan ugari teknika honen bidez egin dira eta horretarako materiala tailatu beharra dago. Egurrean egiten denean ere, harrian bezala, materiala kendu egin behar da. Metaletan ere behe-erliebeak egiten dira, baina kasu horretan, moldeen bidez edo bozelketa erabiliz egin daitezke. Oso ohikoak da garai guztietako eta mundu osoko txanponetan.

Monument a Henry Legrand, artelanaren zehaztasuna. Félix Desruellesek 1928an egindako eskultura, Valenciennes.

Erliebea, bere altueraren arabera sailkatzen da:

  • Behe erliebea altuera txikiena du.
  • Erdi-erliebean, nabarmendu den forma, irudikatzen duen objektua errealaren bolumenaren erdia du[1].
  • Erliebe altuan, nabarmendu den forma, irudikatzen duen objektua errealaren bolumena ia osorik tailatu da.

Teknikoki, erliebeak desberdindu badaitezke ere, behe-erliebe hitza idazlan eta komunikazio medioetan orokorrean erliebeari buruz hitz egiteko erabiltzen da, nahiz eta beti ez den zuzena.

  1. (Gaztelaniaz) «Término: Medio relieve» Tesauros del Patrimonio cultural de España (Gobierno de España. Ministerio de Cultura y Deporte.).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search