Beirut

Beirut
بيروت
بيروت
Beyrouth
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Libano
Administrazioa
Alkatea
Barrutia
Abdel Mounim Ariss
Ordu eremuaUTC+2 (udan +3)
Izen ofizialaبيروت
Jatorrizko izenaبيروت
Geografia
Koordenatuak33°53′13″N 35°30′47″E / 33.8869°N 35.5131°E / 33.8869; 35.5131
Map
Azalera100 km²
Altuera0
Demografia
Biztanleria2.421.354 (2023)
1.988.105 (2017)
Dentsitatea121.067,7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakKairo, Istanbul, Amman, Atenas, Damasko, Dubai, Erevan, Los Angeles, Lyon, Marseilla, Mosku, Quebec Hiria, Trieste, Montreal, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Bagdad, Tripoli, Karatxi, Rio de Janeiro, Île-de-France eta Dubai
http://www.beirut.gov.lb/ www.beirut.gov.lb

Beirut[1][2] (arabieraz: بيروت‎ Bayrūt; Bibliako hebreeraz: בְּאֵרוֹת Be'erot; hebreeraz: ביירות‎ Beirut; latinez: Berytus; frantsesez: Beyrouth; turkieraz: Beyrut; armenieraz: Պէյրութ Beyrut[3]) Libanoko hiriburua da, eta hango hiri eta portu nagusia. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago. Gutxi gorabehera 1,8 milioi biztanle dituela kalkulatu da, Libanon ez baita zentsurik egin 1932tik. Ekialde Hurbileko hiri kosmopolitenetarikoa da. Beiruten kristautasunaren eta islamaren hainbat adarren jarraitzaileak bizi dira (kristau maronitak, musulman sunitak eta musulman xiitak dira nagusi). Garai batean Ekialde Hurbileko hiri oparoena izan eta gero, bonbardaketek erabat suntsitu zuten 1975eko Libanoko gerra zibilean, eta orduz geroztik banatuta geratu da: mendebaldeko Beirut musulmana, batetik, eta ekialdeko Beirut kristaua, bestetik.

Meskita eta eliza, elkarren ondoan.

Beirut Libano osoko gune ekonomiko nagusia da, eta 21 unibertsitate ditu. Nazioarteko erakunde askok bertan dute egoitza; konparazio batera, Libanon dago Nazio Batuen Mendebaldeko Asiarako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen egoitza nagusia, bai eta Nazioarteko Langile Erakundearen eta UNESCOk arabiar mundu osorako duen lurralde-egoitzak ere. Arabiar Ligako Batzarren egoitza izan da.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  3. Պէյրութ Peyrut Libanoko armeniarrek hitz egin duten mendebaldeko armenierazko izena da. Ekialdeko armenieraz, berriz, Բեյրութ Beyrut da.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search