Beisbol

Beisbol zelaia (Chicago, AEB)

Beisbola bi talderen artean jokatzen den kirol bat da. Talde bakoitzean 9 jokalari daude. Arrakasta handia dauka batez ere Amerikan[1] eta Japonian, baina Europan eta beste leku batzuetan ere ligak daude. Euskal Herrian kirol praktikatuenen artean ez badago ere, zenbait hamarkadatako tradizioa dago eta talde nabari batzuk ere bai[oh 1].

Belarrezko zelai zabal batean jokatzen da, "diamantea" (baseak dauden lekua) izan ezik hareazkoa dena. Jokoaren helburua aurkari batek eskuz jaurti duen pilota bateaz jo eta ahalik eta urrutien botatzea da eta, aurkariek pilotari heldu bitartean, ahalik eta lasterketa gehienak egitea. Lasterketa gehienak egiten dituen taldeak irabazten du. Kirol horretan ez dago berdinketarik: beti talde batek irabazi behar du, bestela "sarrerak" gehitzen dira talde batek lasterketa gehiago lortu arte.

Erasotzen duen taldea, hau da bateatzen duen lehena, kanpoko taldea izaten da.

  1. Dominikar Errepublika, Kuba, Panama, Puerto Rico, Venezuelan... kirol nazionala da eta AEBetan nagusietakoa.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search