Gloria Jean Watkins (Hopkinsville, Kentucky, 1952koirailaren 25a – Berea, Kentucky, 2021ekoabenduaren 15a), bell hooks ezizenez ezaguna (letra xehez idatzita), idazle, militante feminista eta aktibista sozial estatubatuarra izan zen. Amaren aldeko birramamaren izenetik hartu zuen bere ezizena: Bell Blair Hooks izena zuen hark. Letra xehez idazteko hautua egin zuen protagonismoa bere buruarengan jarri baino, bere ideietan jartzea nahiago zuela aldarrikatzeko.[1]
Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak talka egiten duten lekua aztertzen du. Arraza, klasea eta generoa landu izan ditu hezkuntzan, artean, historian, sexualitatean, komunikabideetan eta feminismoan.
Menderakuntza- eta zapalkuntza-sistemak aztertzen ditu, batez ere, arrazaren, klase sozialaren eta generoaren uztartzeari lotutakoak. Berrogei liburutik gora eta artikulu akademiko ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu. Haurrentzako literatura ere idatzi du. Halaber, dokumentaletan ere zenbait agerpen labur egin ditu.[2][3] Euskaraz, Feminismoa denon kontua da: politika pasio (2018, Katakrak) eta Transgresioa irakasgai: hezkuntza askatasunaren praktika gisa[4] (2023, Katakrak) lanak ditugu irakurgai, Amaia Apalauzak itzulia eta Katakrak argitaletxeak argitaratua.
2014an, bell hooks Institutua sortu zuen Berea College-n (Berea, Kentucky).[5]