Bell hooks

Bell hooks
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
bell hooks-en bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGloria Jean Watkins
JaiotzaHopkinsville1952ko irailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBerea2021eko abenduaren 15a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea Artean graduatu
Hopkinsville High School (en) Itzuli
University of California, Santa Cruz (en) Itzuli 1983) Doktoretza : ingeles
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
San Francisco State University (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea  (1985 -  1988)
Oberlin College (en) Itzuli  (1988 -  1994)
New York Hiriko Unibertsitatea  (1994 -  2004)
Berea College (en) Itzuli  (2004 -  2021)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSojourner Truth, Paulo Freire, Gustavo Gutiérrez, Erich Fromm, Lorraine Hansberry, Thích Nhất Hạnh, James Baldwin, Malcolm X, Martin Luther King eta Toni Morrison
Izengoitia(k)bell hooks
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

IMDB: nm0393654 Twitter: bellhooks Edit the value on Wikidata

Gloria Jean Watkins (Hopkinsville, Kentucky, 1952ko irailaren 25aBerea, Kentucky, 2021eko abenduaren 15a), bell hooks ezizenez ezaguna (letra xehez idatzita), idazle, militante feminista eta aktibista sozial estatubatuarra izan zen. Amaren aldeko birramamaren izenetik hartu zuen bere ezizena: Bell Blair Hooks izena zuen hark. Letra xehez idazteko hautua egin zuen protagonismoa bere buruarengan jarri baino, bere ideietan jartzea nahiago zuela aldarrikatzeko.[1]

Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak talka egiten duten lekua aztertzen du. Arraza, klasea eta generoa landu izan ditu hezkuntzan, artean, historian, sexualitatean, komunikabideetan eta feminismoan.

Menderakuntza- eta zapalkuntza-sistemak aztertzen ditu, batez ere, arrazaren, klase sozialaren eta generoaren uztartzeari lotutakoak. Berrogei liburutik gora eta artikulu akademiko ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu. Haurrentzako literatura ere idatzi du. Halaber, dokumentaletan ere zenbait agerpen labur egin ditu.[2][3] Euskaraz, Feminismoa denon kontua da: politika pasio (2018, Katakrak) eta Transgresioa irakasgai: hezkuntza askatasunaren praktika gisa [4] (2023, Katakrak) lanak ditugu irakurgai, Amaia Apalauzak itzulia eta Katakrak argitaletxeak argitaratua.

2014an, bell hooks Institutua sortu zuen Berea College-n (Berea, Kentucky).[5]

  1. (Gaztelaniaz) Osorio, Camila. (2021-12-16). «Fallece bell hooks, escritora afroamericana e icono del feminismo» El País (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  2. «Bell Hooks Biography - life, childhood, children, name, school, mother, young, book, information, born» www.notablebiographies.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  3. (Ingelesez) «Bell hooks | American scholar» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  4. «Transgresioa irakasgai | Katakrak - Liburu-denda, Kafetegia, Argitaletxea, Kooperatiba» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  5. (Ingelesez) «bell hooks Institute» bell hooks Institute (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search