Berotegi

Plastikozko tunel berotegiak, nekazaritzan erabiliak.
Espainiako Almeriako berotegien satelite-irudia (36°46′N 2°48′W / 36.767°N 2.800°W / 36.767; -2.800).

Berotegiak[1] espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak dituztenak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten. Tamaina ugarikoak izan daitezke, babestoki txikietatik eraikin handiak arte.

Berotegiak bi motakoak izan daitezke: beirazkoak eta plastikozkoak. Plastikozkoak PE, PC edo PMMA mintzezkoak izan daitezke. Beirazko berotegi komertzialak barazkiak edo loreak landatzeko teknologia handiko instalazioak dira. Berotegi hauek ekipamendu ugari izaten dute, hala nola, itzaltze instalazioak, berogailuak, girogailuak eta argiztapena, denak ordenagailu bidez kontrola ahal direnak.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren arabera berotegi da forma onetsia, negutegi hitza baino. Euskalterm eta Harluxet hiztegietan Berotegi erabiltzen daute.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search