Berotegi-efektua

Eskema honek energia elkartrukea adierazten du, Lurreko eguratsaren, lurrazalaren eta espazioaren artean.

Berotegi-efektuanegutegi-efektua[1] izenez ere ezaguna— planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da. Planeta baten atmosferak eguzki-erradiazioa pasatzen uzten duenean baina lurretik datorren beroa atxikitzen duenean gertatzen da berotegi-efektua, tenperaturen igoera eragiten duena.

Gure planetan, berotegi-efektua atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere ur lurrunak (eragin gehien duena), karbono dioxidoak (CO2) eta metanoak (CH4).

Efektu hori nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da: berotegiak espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak direnak, eguzkiaren beroa igarotzen uzteko eta barnean gordetzeko, landareek mikro-klima onuragarriaz goza dezaten.

  1. Joxerra Aizpurua Sarasola: «Negutegi-efektua», Elhuyar aldizkaria, 1993.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search