Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua

Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua
Datuak
Izen laburraIBRD, BIRD, BIRS, МБРР, BIRF, ՎԶՄԲ, МБРР, МБВР, МБРР, BİYB, BIRF, РАТБ, IBRD, BIAF, BIRD, MBOR, BIRD eta МБРР
Motamultilateral development bank (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteMunduko Bankua
Agintea
LehendakariaDavid Malpass (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaKristalina Georgieva
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
JabeaMunduko Bankuaren Taldea
Historia
Sorrera1944
1946
webgune ofiziala

Berreraikuntza eta Garapeneko Nazioarteko Bankua[1] edo BIRD (ingelesez: International Bank for Reconstruction and Development edo IBRD) Munduko Bankuaren Taldea osatzen duten bost erakundeetako bat da. Bigarren Mundu Gerrak suntsitutako herrialdeen berreraikuntza finantzatzea helburu zuen nazioarteko erakunde bat da. Gaur egun, bere misioa pobreziaren aurkako borrokan kontzentratu da, estatuen finantzaketaren bidez. Eragiketa estatu kideek araututako ordainketen bidez mantentzen da. Nazioarteko finantza-erakunde horren helburua hiru ardatzetan zehaztu daiteke: herrialdeak berreraikitzen laguntzea, herrialde kideetako biztanleen bizi-maila igotzen laguntzea hazkunde orekatuaren bidez, eta gerra-ekonomia batetik bake-ekonomia batera igarotzeko lankidetzan aritzea.

BIRD 1945eko abenduaren 27an jarri zen martxan formalki, 1944ko uztailaren 1etik 22ra bitartean Bretton Woodseko (Hampshire Berria) akordioak nazioartean berretsi ondoren.

  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009] eta [Hiztegi Terminologikoa] [2003]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search