Berria

Berria
Motainformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaAndoain, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa eta digitala
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu
ArgitaletxeaEuskal Editorea S.L.
Banaketa
Ekoizpen osoa13.000 (2018an)
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaasteartetik igandera paperean; egunero webgunean
Salneurria1,50 € (larunbatetan 1,55 € eta igandeetan 1,80 €)
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ZuzendariaMartxelo Otamendi 2003-2023 Amagoia Mujika Tolaretxipi [2023-...]
ErredaktoreakEnekoitz Esnaola, Gari Goikoetxea, Maite Asensio Lozano, Arantxa Iraola, Ivan Santamaria, Iñigo Astiz, Gorka Erostarbe, Mikel Peruarena Ansa
ZutabegileakAndoni Egaña, Angel Erro, Onintza Enbeita, Jose Mari Pastor, Anjel Lertxundi
Identifikadoreak
ISSN1696-5108 eta 1696-5116

berria.eus eta berria.info
Facebook: Berriaegunkaria Twitter: berria Instagram: berriaegunkaria Telegram: berriaegunkaria Youtube: UC2hbw0O8Z6v0KHjVcT0XfsQ Edit the value on Wikidata

Berria euskara hutsean argitaratzen den eta Euskal Herri osoan irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean sortua. Informazio orokorra eskaintzen du ikuspegi nazional batetik, lurralde esparrutzat Euskal Herria izanik. Paperezko edizioaz gain, edizio digitala ere badu.

Egoitza nagusia Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean dago, eta ordezkaritzak dauzka Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan. Europako hizkuntza gutxituen egunkarietako elkartea den MIDASeko kidea da.[1][2]

Paperezko edizioa egunero argitaratzen da, astelehenetan izan ezik. Webgunean eta gizarte sareetan, aldiz, etenik gabe ematen du informazioa, goizetik gauera egunero. Prezioei dagokienez, paperezko edizioa ordainpekoa da (asteartetik ostiralera 1,55 euroko salneurria du; 1,60 larunbatetan, eta igandeetan 1,80koa zen 2022ko urrian), eta edizio digitala doakoa da. Egunkariaren PDF bertsioa ere eskuragarri dago, baina hori lortzeko berrialaguna izan behar da.

Papereko egunkariaren azken diseinu aldaketa 2014an egin zen. Aldaketa nabariena azaletan eta igandeko egunkarian izan zen, igandeko aleak aldizkari itxura hartu zuelako gai bat sakonean hartuta. Webgunearen diseinua 2017ko urrian berritu zen.

Europako hizkuntza gutxituen egunkarien MIDAS elkarteko kideak.[3]Mapa interaktiboa: https://w.wiki/6qcA
  1. Iraola, Arantxa; Elkoroberezibar Beloki, Mikel. (2023-06-17). «Gutxitasunik gabeko gaitasuna erakutsi dute Midasen biltzar nagusian batutakoek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. Jaurena, Isabel. (2023-06-16). ««Pasiorik izan gabe ezin da kazetaritza bikaina egin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  3. (Ingelesez) Members – European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search