Betametasona kortikosteroideen taldeko esteroide bat da, medikuntzan bere propietate immunosupresore eta antiinflamatorioengatik erabiltzen dutena. Efektu horiek dituzten beste farmako batzuek ez bezala, betametasonak ez du ur-erretentzioa sortzen. Krema, aerosol, lozio edo gel moduan ematen dute, azkura arintzeko, gorritzea gutxitzeko eta beste azaleko ondoezak, hala nola ekzema kasuetan, tratatzeko. Ahotik ere har daiteke, H1 errezeptoreen antagonistekin batera, erreakzio alergiko asko tratatzeko, edo muskulu barnetik, afekzio erreumatikoak, alergikoak, dermatologikoak edo kolagenoarekin lotutakoak tratatzeko.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search