Bigarren Txina-Japonia Gerra | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ozeano Bareko Frontea | |||
Japoniar gudarosteak | |||
Data | 1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza | Txinaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bigarren Txina-Japonia Gerra[5] (1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a) Txinako Errepublika eta Japoniar Inperioaren arteko gerra izan zen. 1937 eta 1941 artean, Txinak Hirugarren Reicharen (1938 arte) eta SESBen (1937–1940) eta AEBren laguntza ekonomikoa jaso zuen Japonia borrokatzeko[6]. Japoniak Pearl Harbor eraso zuenean, gerrak Bigarren Mundu Gerraren Ozeano Bareko Frontearekin bat egin zuen. Bigarren Txina-Japonia Gerra XX. mendeko asiar gerrarik handiena izateaz gain[7], Mundu Gerraren Ozeano Bareko erorien %50a izan zuen.
Nahiz eta herrialde bien arteko tirabirak eta borrokak 1931n hasi, eskala handiko gerra 1937an hasi eta ez zuen bukatu 1945eko Japoniaren errendiziora arte. Guda zenbait hamarkadaz Txinak pairatu zuen japoniar politika inperialistak sortu zuen, kontinentea baliabideak lortzeko erabili zuena. Era berean txinatar nazionalismoak autodeterminazioa bultzatu zuen etsaia borrokatzeko. 1937 baino lehen, Txina eta Japoniak tokian-tokiko gerrateak besterik ez zituzten, "istiluak" zeritzonak, eta ez zuten erabateko gerra bilatu. 1931n, "Mukdengo istilua"ren ondorioz Japoniak Mantxuria inbaditu zuen. 1937an "Marco Polo zubiaren istilua"k, behin betiko, erabateko gerra sortu bazuen ere, Txinak ez zuen gerra de iure aldarrikatu 1941eko abendura arte.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search