Bizkaiko armarria

Bizkaiko armarria.
Bizkaiko armarria.

Bizkaiko armarria Jatorrizko Bizkai-Lurraldearen Nortasun-Adierazgarriei buruzko abenduaren 15eko 1986/12 Foru Arauaren hirugarren idazpuruen laugarren atalak ezarri[1] eta 2007an ukituak eman zizkioten[2][3]:

« Bizkai’ko ikurdia, urrengo zeaztuten dan lez egokitzen da: Zidarrezko landan, aritz orlegia, enborra bere kolorean dauala; adaburuan gurutzearen iru ertz gorriak. Urrezko ertzegala, zortzi astalki gorrigaz.

Aritz-orrizko ustaiak, urrezko ezkurdunak, inguratzen dau ikurdia.»

»

Armarria Bizkaiko jaunen armarrian oinarrituta dago[4]. Hala ere, 1986an tradizionalak ziren zenbait osagai desagertu ziren: Haroko leinuaren ikurra ziren arkume batez gizenduriko otsoak eta goikaldean agertzen zen lehoia hain zuzen ere[5].

Nahiz eta batzuk haritza Gernikako arbola dela esan, haritza betidanik Bizkaiko Jaurerriaren armarrian izan da.

  1. Bizkaiko Batzar Nagusiak. 297 zenbakidun BJBOaren eranskina, 1986ko abenduaren 27koa. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. Abajo, Teresa. (2007-3-17). «Vizcaya retoca su escudo» El Correo.
  3. Bizkaiko Batzar Nagusiak. [http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/bao_bob/2007/03/20070328a062.pdf Martiaren 20ko 5/2007 Foru-Araua, 12/1986 Foru-Arauaren Bizkaiko armarriari buruzko III. idazpuruen laugarren atala aldatzekoa. ], 17 or..
  4. Berraondo, Ramon. (1931). «Iconografía de los Señores de Vizcaya en el siglo XIII» RIEV (Paris: Eusko Ikaskuntza).
  5. Escudo de Vizcaya

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search