Blu-ray

Blu-ray
disko optikoa eta datuak biltzeko gailua
Fabrikazioa
DiseinatzaileaSony
Ikonoa
Historia
Sorrera2006

Blu-ray, baita ere Blu-ray Disc (BD), generazio berriko disko optiko formatu bat da. 12 cm-ko diametroa du, CD eta DVD-aren antzera. Blu-ray Disc Association-ek (BDA) sortu eta hobetu du, bertan elektronika, informatika eta multimedia egile garrantzitsu ugari bildu direlarik (besteak beste Apple, Panasonic, Sony, TDK, Warner eta Thomson, denera 15 enpresa bat garrantzitsu). Hasieratik disko formatua definizio altuko bideoa (HD) irakurtzeko, idazteko eta sarritan idazteko pentsatua dago, baita informazio kantitate handiak biltegiratzeko ere. Geruza bakarreko disko batek 25 GB gorde ditzake, zeinetan definizio altuko (HDTV) bi ordu gorde daitezkeen, edo hamahiru ordu baino gehiago definizio arrunteko telebistakoak. Halaber, 50 GB gorde ditzaketen bi geruzatako diskoak ere badaude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search