Borrero

Leonora Doriren exekuzioa, 1617an; borreroak lepoa moztu zion.

Borreroa (frantsesezko bourreau hitzetik) justizia publikoak ezarritako sententzia biolentoak gauzatzen dituen pertsona da: heriotza zigorra, mutilazioak, tortura edota zigor kolpeak. Kultura askotan profesionala izaten zen eta, batzuetan, funtzionarioa.[1][2]

Kargu zibila izanagatik, maiz aitarengandik semearengana pasatzen zen. Izan ere, borreroak ospe txarra zuen gizartean eta ez zen gogoko lanbidea. Fama txarra zela eta, ez ziren ezkongai desiratuak, eta borrero-familien arteko ezkontzak ohikoak izaten ziren. Esaterako, Frantzian, Sansondarrak ezagunak izan ziren. Kasu batzuetan, aurpegia estalirik egiten zuen lan, lekukoek identifika ez zezaten, baina ez zen bereziki ohikoa.

  1. Borrero. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-25).
  2. Apaolaza Avila, Urko. Borreroa: herritarrek gorrotatutako funtzionarioa. Argia, 2006ko martxoak 12, CC BY-SA, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search