Botere judizial

Secondat-eko Charles Louis, Montesquieu-ko Baroia

Botere judiziala edo epaitzeko boterea arau juridikoak aplikaraziz gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Botere legegiletik eta botere betearazletik bereizita dago, erabateko independentziaz eta askatasunez jardun dezan.

« Justiziaren jatorria herrian dago, eta Aginte Judiziala osatzen duten eta independenteak, aldaezinak eta arduratsuak diren eta soilik legearen menpe dauden epaile eta magistratuek administratzen dute, Erregearen izenean” »
1978ko Espainiako Konstituzioa 117.1 artikulua VII titulua

Montesquieuren botere bereizketaren teoria klasikoaren arabera, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizteak hiritarren askatasuna ziurtatzen du. Teoria horren arabera, botere judizial independenteak nolabait mugatu egin dezake botere betearazle edo exekutiboa. Hain zuzen ere, botere bereizketa horretatik jaiotzen da zuzenbide estatua, non botere guztiak legearen inperiopean dauden. Hori dela eta, beste botereekiko independentea izan behar du, lege ordena hautsiz gero beste bi botereak menperatu ahal izateko eta Zuzenbidea gizarte bizitzaren elementu erregulatzaile bila dadin.

Beraz, independentea izan behar du estatuko gainerako botereekiko (legegilea eta betearazlea), kanpo presiorik gabe epaitzeko eta legeak inpartzialki aplikatzeko. Epaileek, epaitzeaz gain, epaitutakoa betearazi behar dute, eta eurei bakarrik dagokie epaitzea eta epaitutakoa betearaztea. Inpartzialtasunez eta objektibotasunez jokatu behar dute; frogetan oinarritu behar dituzte epaiak, eta ez balorazio subjektibo edo pertsonaletan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search