Brigada Gorriak

Brigada Gorriak
Datuak
Motaerakunde terrorista
HerrialdeaItalia
Ideologiamarxismo-leninismoa, neomarxismoa, Foco (en) Itzuli, Guevarism (en) Itzuli, maoismoa eta left-wing terrorism (en) Itzuli
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Jarduera
Kide kopurua25.000
Agintea
LehendakariaRenato Curcio, Alberto Franceschini eta Margherita Cagol
Historia
Sorrera1966
Desagerpena1988

Brigada Gorriak (italieraz: Brigate Rosse) 1969an sortutako Italiako talde armatu komunista bat izan zen.

Italia iparraldeko langile mugimenduaren baitan jaioak, hasieran lantegi mailako propaganda ekintzak burutu zituzten. 1970eko hamarkadan, zeluletan antolatu, egitura paramilitarra hartu eta hiri-gerrillari ekin zioten. Brigada Gorriek estatuaren aurkako borroka armatua sakonki teorizatu zuten, estatua Multinazionalen Estatu Inperialista (italieraz: Stato Imperialista delle Multinazionali edo S.I.M.) bezala definituz. 1980ko hamarkadan infiltrazioak eta barne zatiketak ezagutu zituzten.

Beraien ikurra bost puntatako izar asimetrikoa zen. BR akronimoa erabiltzen zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search