Budismo

Budaren irudi handia Hong Kong-en

Budismoa Siddhartha Gautamak edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da, teista ez dena. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen erlijio eta doktrina filosofiko eta espiritual bat da, teista ez dena eta dhárma familiaren barnean dagoena. Budismoak hainbat tradiziok, erlijio-sinesmenek eta praktika espiritual ugarik, bereziki Buda Gautamari egotziek, osatzen dute.

Budismoa Indian sortu zen K.a. VI. eta IV. mendeetan. Hortik Asiaren zati handi batera zabaldu zen. Egun, munduko laugarren erlijio garrantzitsuena da, munduko biztanleriaren % 7 erlijio horren jarraitzaileak baitira, hau da, 500 milioi lagun baino gehiago.

Buda ez da jainkoa, ez Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. Buddha berba paliera eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esan gura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak lortutako gauza bera erdietsi duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.

Irakaspen horien xedeak ezbetetasuna (samsara) eta sufrimendua (dukkha) eta heriotza zikloa erauztea dira, bai Nirvana lortzeko, bai buda kontzeptua lortzeko. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren arrazoia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera horren behin-betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri hartara iristeko, budismoak buruaren entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu. Praktiak Budan, Dharman eta Sanghan babestea lortzen dute, perzeptu moralak behatzea, monastizismoa eta meditazioa.

Buda

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search