Bularreko angina

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bularreko angina
Deskribapena
Motacoronaropathy (en) Itzuli
bularreko mina
EspezialitateaKardiologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdiltiazem (en) Itzuli, penbutolol (en) Itzuli, Nifedipino, pharmaceutical preparation of nitroglycerin (en) Itzuli, carvedilol (en) Itzuli, esmolol (en) Itzuli, atenolol (en) Itzuli, (RS)-nisoldipine (en) Itzuli, n-pentyl nitrite (en) Itzuli, mibefradil (en) Itzuli, Bisoprolol, Papaberina, isradipine (en) Itzuli, (RS)-metoprolol (en) Itzuli, verapamil (en) Itzuli, pindolol (en) Itzuli, bepridil (en) Itzuli, Amlodipino, nadolol (en) Itzuli, sulfinpyrazone (en) Itzuli, (S)-(−)-timolol (en) Itzuli, acebutolol (en) Itzuli, nicardipine (en) Itzuli, felodipine (en) Itzuli, labetalol (en) Itzuli, propranolol (en) Itzuli, erythrityl tetranitrate (en) Itzuli, Q10 koentzima, pentrita eta isosorbide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10I20
GNS-9413
DiseasesDB8695
MedlinePlus000198, 000201 eta 001107
eMedicine000198, 000201 eta 001107
MeSHD000787

Bularreko angina[1] edo bularraldeko angina[2], angina pectoris[1] bezala ere ezagutzen dena, bularrezur aldean sentitzen den min edo presioa da, miokardioko (bihotzeko muskulu) zeluletara odol, eta ondorioz oxigeno, gutxiegi iristeagatik gertatu ohi dena.

Arrazoia arteria koronarioen buxadura (ateroesklerosia) edo espasmoa izaten da normalean, hauek bihotzeko zelulak odoleztatzeaz arduratzen diren arteriak izanik. Hala ere, beste zenbait faktorek parte har dezakete, anemia, bihotz erritmo ez-ohikoak edo bestelako bihotz arazoak, adibidez. Hauen eraginez, bihotzeko iskemia edo miokardioko iskemia agertzen da, non miokardioak dituen oxigeno beharrak ezin diren ase eta oxigenoaren urritasuna sortzen den.

Angina pectoris terminoa latinetik dator, angere (itogarri) eta pectus (bular), beraz, “bular aldeko min itogarri” bezala itzul genezake.

Sentitzen den minaren eta oxigeno faltaren erlazioa ez da oso argia, izan ere, gerta daiteke oxigeno falta (hipoxia) urria eta miokardioko infartuaren probabilitatea txikia izanik izugarrizko mina sentitzea, eta baita alderantziz ere, infartua izanik minik ez sentitzea.

XX. mendearen hasierara arte, bularreko angina berehalako heriotzaren seinalea izaten zen, gaur egun, ordea, garatu diren terapia medikoei esker, pronostikoa nabarmen hobetu da.

Bularreko anginaren egoerak okerrera egiten duenean, atseden egoeran egonik bularreko angina sentitzean edota sintomek 15 minutu baina gehiago irautean, angina ezegonkor bezala izendatzen da. Honek guztiak miokardioko infartua ekar dezakeenez, larrialdietako arreta medikoa beharko da eta, normalean, miokardioko infartuaren antzera tratatua izango da.

  1. a b Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search