Calvin zikloa

Calvin zikloaren eskema

Calvin zikloa fotosintesia egiten duten organismoek CO2-a finkatzeko erabiltzen duten bide metabolikoa da. Melvin Calvin kimikariak (1961eko Nobel Saria) aurkitu zuen 1949an. Kloroplastoen estrometan burutzen da, eta fotosintesiaren ilunpeko fasea osatzen du, argirik gabe burutzen dena.

Funtsean, fotosintesiaren argi-fasean sortzen diren ATP eta NADPH Calvin zikloaren bitartez erabiltzen dira CO2 finkatzeko eta glukosa eratzeko. Horretarako, baina, oinarrizko bi entzima behar dira: RuBisCO (Erribulosa Bisfosfato Karboxilasa Oxigenasa) eta fosforribulokinasa.

Zikloaren ekuazioa honako hau da:

6CO2 + 12NADPH + 18 ATP → C6H12O6P + 12NADP+ + 18ADP + 17 Pi

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search