Sir Christopher Frank Carandini Lee (Londres, Ingalaterra, 1922ko maiatzaren 27a – 2015eko ekainaren 7a) antzezlea eta abeslaria izan zen. Ospea lortu zuen 1958ko Dracula filmean Drakula kondearen pertsonaia antzeztu eta, 2001-2003 bitartean, Eraztunen Jauna trilogian Sarumanena egin zuelako, besteak beste. Lee 266 filmetan agertu zen 1948z geroztik, eta zaldun izendatu zuten 2009an.
Planta bikain eta dotoreko gizasemea zen, bere garaiera handia (1,96 metro) eta ahots ozen sakonarengatik.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search