Ciutat Vella

Ciutat Vella (1)
La Rambla hiribideak Ciutat Vella barrutia zeharkatzen du.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
Geografia
Koordenatuak41°22′51″N 2°10′23″E / 41.3808°N 2.1731°E / 41.3808; 2.1731
Ciutat Vella (1) is located in Bartzelona
Ciutat Vella (1)
Ciutat Vella (1)
Demografia
Biztanleria109.847 biz (2009)
Bestelako informazioa
Azalera4,37 km²
Dentsitatea24.582,61 biz/km²
WebguneaCiutat Vella

Ciutat Vella (literalki "Hiri Zaharra") Bartzelona hiriko barrutia da, hirigune historikoa biltzen duena. 4,49 km² hedapena du, 2009an 109.847 biztanle zituelarik. Barruti kodea 1 zenbakia du. Mendebaldetik Sants-Montjuïc barrutiaren mugatzen du, iparraldean Eixample barrutia du, ekialdean Sant Martí eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa.

Jatorriz barruti hau Bartzelona hiriburuko alde zaharra eta erdigunea da, hortik bere Ciutat Vella (Hiri Zaharra) izena. Barruti honek gaur egun duen hedadura), gutxi gorabehera XIV. mendea eta XIX. mende artean harresien barnean zegoen hiriko eremuarekin bat dator, La Barceloneta auzoa kendurik, azken hau harresietatik kanpo baitzegoen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search