Commonwealth (erakundea)

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Commonwealth (argipena)»
Commonwealth (erakundea)
Datuak
Motagobernu arteko erakundea eta Commonwealtha
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaCharles III.a Erresuma Batukoa
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1931ko abenduaren 11
Ordezkatzen duBritainiar Inperioa
webgune ofiziala
Facebook: commonwealthsec Twitter: commonwealthsec Instagram: commonwealth_sec LinkedIn: 638037 Edit the value on Wikidata

Commonwealth of Nations (ingelesezko izena, euskaraz «Nazioen Mankomunitatea») 56 estatu independentek osatutako erakunde bat da ―Commonwealth edo The Commonwealth izena ematen zaio maiz; lehen, British Commonwealth of Nations.[1] Mozambike, Gabon eta Ruanda izan ezik, gainerako herrialdeak Erresuma Batuaren mende bizi izan ziren historiaren garairen batean. Erakundearen helburu nagusia da nazioarteko lankidetza, esparru politikoan eta ekonomikoan, eta 1950etik aurrera kide izateak ez du esan nahi britainiar koroarekiko inolako mendetasunik dagoenik (Commonwealtheko Erresumarekin gertatzen den bezala). Mozambike antolakundean sartzearekin batera, Commonwealth of Nations izendapena lehenetsi dute izaera internazionalista azpimarratzeko, nahiz eta oraindik British Commonwealth («Britainiar Mankomunitatea») ere erabiltzen den, nazioarteko beste erakunde batzuetatik bereizteko.

Commonwealtheko buruaren kargua hutsik geratu zen Elisabet II.a Erresuma Batukoa hil zenetik. Charles III.a Erresuma Batukoa Commonwealtheko 15 erresumen estatuburua da; 36 estatu kide errepublikak dira eta 5 estatuk beste monarkaren bat dute.

  1. 2024ko datua. Ikus The Commonwealth, Member countries (www.archive.org. Noiz kontsultatua: 2024-02-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search