Condottieri

Bartolomeo Colleoni condottieroaren estatua.

Condottieri (italierazko condottieri, «jornaleko soldaduak», condotta, «alokairu-kontratua», hitzetik; singularrean, condottiero) XIII., XIV. eta XV. mendeetan Italiako estatu-hirien eta aita santuen zerbitzuan ziharduten jornaleko soldaduen buruzagiak ziren. Carmagnola, Colleoni, Fortebraccio, John Hawkwood, Pergola, Piccinino, Trivulzio, Malatesta, Giovanni delle Bande Nere eta Francesco Sforza izan ziren condottieri ospetsuenetako batzuk. Suitzako gudari ordainduek eta estatu sendo berrietako armadek desagerrarazi zituzten XVI. mendean.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search