Cristina Garmendia | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
2008ko apirilaren 14a - 2011ko abenduaren 22a ← Mercedes Cabrera - Luis de Guindos → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Cristina Garmendia Mendizábal | ||
Jaiotza | Donostia, 1962ko otsailaren 21a (62 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea lizentzia Nafarroako Unibertsitatea Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoa doktoretza IESE Business School | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, politikaria, enpresaburua eta katedraduna | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Cristina Garmendia Mendizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko otsailaren 21a) biologoa eta enpresaburua da. Militantzia politiko ezagunik gabekoa, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza Ministro izendatu zuten, 2008ko apirilean, IX. Legealdian, José Luis Rodríguez Zapateroren gobernuan.[1] 2015etik aurrera, Berrikuntzarako Cotec Fundazioko presidentea da.
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko biologian doktorea da. Ministro izendatu aurretik, Inbiomed Fundazioko eta Bioenpresen Espainiako Elkarteko presidentea izan zen. 2000. urtean Genetrix, bioteknologia sektoreko enpresa eta YSIOS arrisku-kapitaleko osasun eta bioteknologian espezializatutako enpresa sortu zituen. Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioko kidea ere zen. Gobernua utzi eta gero, Cristina Garmendiak bere enpresa-jarduerari ekin dio berriz ere, YSIOS eta Genetrix-eko akziodun bezala, baita aholkulari kontseilu publiko eta pribatuetako kide bezala, besteak beste, Kolonbiako Gobernuarentzat.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search