Croissant

Croissant
opil gozo eta gozogintza
OsagaiakHostorea eta gurina
Historia
JatorriaFrantzia
Honen izena ducrescent (en) Itzuli

Gozogintzan, croissant[1] (frantsesez kʁwa.sɑ̃ ahoskatua) ilargi-erdi itxurako opila da. Legamia, gurina edo margarina duen hostore espezifiko batekin egina. Hortaz, "ilgora" du esanahi euskaraz. Hala ere, bere jatorrizko izenarekin ezagutzen da.

Harrigarria dirudien arren, jatorri austriarreko okindegiko pieza da nahiz eta Frantzian garatu zen bertsio hostoduna.

XX. mendean croissantaren ospea munduko herrialde askotara zabaldu zenez, osagai, sendotasun eta izen propioak dituzten aldaera ugari daude.

Croissantak Perun, Ekuadorren eta Venezuelan 'cachitos', Kolonbian eta Espainian 'cruasanes', Argentinan, Txilen, Paraguain eta Uruguain 'medialunas' eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan 'cangrejitos' edo 'cuernitos' bezala ezagutzen dira. Gozoak edo gaziak daude, sinpleak edo beteak.

  1. «croissant» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search