Curriculum vitae

Fitxategi:C.V. adibidea..png
CVaren adibidea.

Curriculum vitaea pertsona baten ikasketei, prestakuntzari eta ibilbide profesionalei buruzko datuen zerrenda ordenatua osatzen duen dokumentua da. Langileen hautapenerako irizpideetako bat da, lan-elkarrizketarekin batera.

Beste modu batera, hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere. Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.

Curriculum vitae kontzeptua "bizitzaren ibilbidea" esan nahi duen kontzeptu latindarra da. Kontraposizio eta analogia bidez sortu zen erromatarren maisuen ibilbide profesionala izendatu ahal izateko. Ahozko komunikazioan, kontzeptua sinplifikatzeko joera dago; curriculum terminoa baino ez da erabiltzen. CV laburdura ere erabil daiteke.[1]

Lan-eskaintza bati erantzuteko idazten da curriculuma, baina, era berean, bat-batekoa ere izan daiteke, hau da, eskaintzarik gabe idatzi, eta hainbat enpresatan banatzen da lana eskatzeko.[2]

Honen helburua, bakoitzaren indarguneak ahalik eta ongien islatzea da, horrekin lanerako elkarrizketarako hautatua izateko, eta ondoren, lana lortzeko. [3]

Dokumentu honek datu sorta bat elkartzen du. Oro har, hiru curriculum mota daude datuak antolatzeko: kronologikoa (informazioa denboran zaharrenetik berrienera ordenatzen da), alderantzizkoa (informazioa denboran berrienetik zaharrenera ordenatzen da), eta tematikoa (informazioa bloke tematikoen bidez antolatzen da, aukera baliagarria askotariko eremuetan esperientzia duenarentzat).[1]

  1. a b (Gaztelaniaz) DEFINICIÓN DE CURRÍCULUM. (Noiz kontsultatua: 17/02/2020).
  2. (Gaztelaniaz) Curriculum vitae. (Noiz kontsultatua: 19/02/2020).
  3. (Gaztelaniaz) Qué es y para qué sirve un currículum vitae. (Noiz kontsultatua: 19/02/2020).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search