DRAM

1 megabit-eko DRAM zirkuitu integratua. MT4C1024, Micron Technology (1994).

DRAM memoria (RAM dinamikoa, DRAM, Dynamic Random Access Memory edo Ausazko sarbidedun memoria dinamikoa) kondentsadoreez osatutako RAM memoria mota bat da.[1]

Kondentsadoreek karga elektrikoa gordetzen dute eta kargatuta edo deskargatuta egon daitezke, bit-aren bi balio posibleak adierazteko: 0 edo 1. Denborarekin karga galdu egiten dutenez, memoria freskatzea beharrezkoa gertatzen da, 1 balio bitarra gordeta duten kondentsadoreak birkargatzeko. Ordenagailuen memoria nagusia (RAM) eta txartel grafikoa DRAM memoriez osatua egoten da.

  1. Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo Ruiz; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Etxeberria Uztarroz, Izaskun; Ibarra Lasa, Amaia. (2005-05-19). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU, 220-226 or. ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search