DVB-T

DVB-T delakoa, Digital Video Broadcasting-Terrestial esanahia duena, euskaraz: Lurreko Bideo Digitalaren Difusioa[1][2], lurreko telebista digitala (LTD[3]) transmititzeko estandarra da, Digital Video Broadcasting europar erakundeak sortua (DVB-k[4])[5]. Sistema honek, MPEG-2 fluxu baten bidez, audioa, bideoa eta beste datu batzuk transmititzen ditu, COFDM (Maiztasun Ortogonal Kodetuaren Dibisio bidezko Multiplexazio) modulazioa erabiliz.

DVB-T estandarra[6] telebista digitaleko emisioak transmititzeko Europako industriaren estandar familia oso baten parte da, hainbat teknologiaren arabera: telebista analogiko tradizionalean (DVB-T) erabili ohi den seinalearen bidezko lurreko banaketa-sarearen emisioak, satelite geoestazionarioek egindako emisioak (DVB-S, Bideo Digitalaren Difusioa - Satelital), kable-sareen bidezkoak (DVB-C), baita prozesatzeko ahalmen txikiko gailu mugikorretara bideratutako emisioak ere, bateriek elikatuta (DVB-H). Beste modalitate berri bat ADSL bidezko telebista da, zeinak DVB-IPTV estandar berria ez ezik, DAB (Digital Audio Broadcasting) audio-modalitatea ere duen, irrati digitaletan erabiltzen dena.

  1. (Gaztelaniaz) DVB-T. 2023-11-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  2. https://www.etsi.org/deliver/etsi_en/300700_300799/300744/01.06.02_60/en_300744v010602p.pdf
  3. Lurreko Telebista Digital. 2023-10-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  4. (Gaztelaniaz) Digital Video Broadcasting. 2022-12-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  5. https://www.imda.gov.sg/-/media/imda/files/inner/archive/policies-and-regulation/policies_and_regulation_level3/fixed-wireless-broadband/response_-_dataone_limited.pdf
  6. (Ingelesez) ETSI. 2023-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search