Dar es Salaam

Dar es Salaam
hiria
Administrazioa
Herrialdea Tanzania
Tanzaniako eskualdeDar es Salaam (eskualdea)
Posta kodea10000–19999
Geografia
Koordenatuak6°48′58″S 39°16′49″E / 6.8161°S 39.2803°E / -6.8161; 39.2803
Map
Azalera1.393 km²
Altuera12 m
Demografia
Biztanleria4.715.000 (2016)
350.459 (2012)
Dentsitatea3.385 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1862
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakHanburgo

Dar es Salaam[1] (arabieraz: دار السلام‎‎Dār as-Salām; lehenago Mzizima) Afrikako ekialdean dagoen hiria da, bai eta Tanzaniako hiri nagusia eta hiriburua izandakoa. Gaur egun, haatik, eskumen administratiboak gordetzen ditu, Dodoma hiriburu ofiziala izan arren Indiako ozeanoaren kostaldean kokatuta dago. Metropoli-barruti osoak 2.456.100 biztanle zituen 2005ean.

1866 arte Mzizima swahilizko izena eduki zuen, baina hortik aurrera Zanzibarko sultan batek emandakoa gorde izan du gaur egun arte. Hiriak Bongo ezizena ere hartzen du hiritarren artean, "burmuina" esan nahi duen swahilizko berba, hiriko bizimodu zailari aurre egiteko azkartasuna aipatuz.

1998ko abuztuaren 7an Al-Qaedarekin lotutako talde terrorista batek atentatua egin zuen AEBetako enbaxadaren aurka, hiri honetan, 11 pertsona erailez.[2]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. (Frantsesez) «Dixième anniversaire des attentats d’al-Qaida contre les ambassades américaines de Nairobi et Dar-es-Salam» Voice of America 2008-08-07.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search