Demokrazia

II. Mundu Gudaz geroztik, demokraziak onarpen handia lortu du. Mapak demokraziarekiko autoparekatzea erakusten du, hau da, herrien de iure erak biltzen ditu (2008ko martxoa).██ Demokratiko gisan aurkezten diren Gobernuak██ Demokratiko gisan aurkezten ez diren Gobernuak: Saudi Arabia, Brunei, Fiji, Arabiar Emirerri Batuak, Oman eta Vatikano Hiria.

Demokrazia talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartzen dituen erabakitzeko modu kolektiboa da. Etimologiaz, "herriaren aginpidea" adierazten du (antzinako grezierazko hitzetatik, demos, "herria"; kratos, "gobernua"). Hain zuzen, Antzinako Greziako polisetan sortu zen demokrazia: hor, herritar guztiek polis edo hiriaren gobernuari buruz erabakitzen zuten. Hala, demokraziak herritar guztiek askatasunez estatuaren edo beste erakunde politiko baten gobernuari buruz erabakiak hartzen dituzten erregimen politikoak ere badira. Erabakiak kolektiboki hartzean, ordea, hainbat arazo sortzen dira:

  • Zein izango ote da erabaki demokratikoak hartzen diren esparrua?
  • Zeintzuk dira erabakitzeko eskubidea edo ahalmena dutenak (alegia, zein da demos delakoa?)
  • Nola bideratu eta antolatu behar dira erabakiak demokratikoki hartzeko modua eta horrexen ondoriozko gobernua?
  • Erabakiak gehiengoz hartuko al dira?
  • Inposa al dakioke gehiengoaren erabakia gutxiengoari?

Galdera horien guztien erantzunak arazotsuak dira, eta demokrazia ariketa kolektibo konplexu eta zaila bilakatzen dute.[1]

  1. «Democracia y dictadura» www.robertexto.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search