Dennis Lee Hopper (1936ko maiatzaren 17a, Dodge City, Kansas, AEB – 2010eko maiatzaren 29a, Venice, Kalifornia, AEB) zinemako aktore eta ekoizle estatubatuarra izan zen.
1956an Giant filman antzeztu zuen. 1969an Peter Fonda eta Jack Nicholsonekin batera Easy Rider filma antzeztu eta zuzendu ostean mundu mailako ospea bereganatu zuen. Bere ibilbide profesionalean zehar mentalki desorekatuak baina era berean buruargiak diren pertsonaiak antzezten espezializatu izan zen.
2003an Iruñean filmatu eta girotutako Americano filma antzeztu zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search