Denzel Hayes Washington, Jr., (Mount Vernon, 1954ko abenduaren 28a - ), ezagunagoa Denzel Washington izenaz, aktore eta zinemagile estatubatuarra da.
1980ko hamarkadan St. Elsewhere telesaila ospetsuan antzeztu zuen.
Kritikak zeharo txalotu du bere lana 1990eko hamarkadaren ondoren, batez ere pertsonai historikoen erretratuak egiteagatik, Steve Biko, Malcolm X, Rubin "Hurricane" Carter, Melvin B. Tolson, Frank Lucas edo Herman Boone hain zuzen ere.
Washingtonek hiru Urrezko Globo Sari eta bi Oscar Sari lortu ditu. Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria lortu duen bigarren afroamerikarra da, Sidney Poitierren ondoren, 2001eko Training Day filmean egindako bere lanagatik.
Antzeztu izan dituen filma nabarmenenen artean honako hauek daude: Cry Freedom (1987), Glory (1989), Malcolm X (1993), The Pelican Brief (1993), Philadelphia (1995), Crimson Tide (1995), Fallen (1998), The Bone Collector (1999), The Hurricane (1999), Training Day (2001), The Book of Eli (2010) eta Flight (2012).
2014ko Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen.[1][2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search