Dexametasona glukokortikoide sintetiko indartsu bat da, hormona esteroideen antzeko ekintzak dituena. Antiinflamatorio eta immunosupresore gisa erabiltzen dute. Bere potentzia hidrokortisonarena baino 20-30 aldiz handiagoa da eta prednisona baino 4-5 aldiz handiagoa.[1]
Dexametasona hantura eta gaixotasun autoimmune asko tratatzeko erabiltzen da, artritis erreumatoidea kasu. Munduko Osasun Erakundeak, dexametasona COVID-19ak jotako eri larrietan hilkortasuna nabarmen murrizten du.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search