Diogenes Sinopekoa

Diogenes Sinopekoa

Bizitza
JaiotzaSinopec.K.a. 412
HerrialdeaSinope
HeriotzaAncient Corinth (en) ItzuliK.a. 323 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Xeniades (en) Itzuli
Antistenes
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
MugimenduaZinismoa

Diogenes Sinopekoa edo Diogenes Zinikoa (antzinako grezieraz: Διογένης ὁ Σινωπεύς, Diogenes ho Sinopeus; Sinope, c.K.a. 412Korinto, K.a. 323) Antzinako Greziako filosofo ziniko nabarmen bat izan zen. Ez zuen ezer idatzirik utzi, eta hari buruz ezagutzen den guztia Diogenes Laerziok bere Filosofoen bizitzak bilduman idatzitakoa da[1].

Diogenes Sinopetik erbesteratu zuten, eta Atenasa joan zen bizitzera, non Antistenes (Sokratesen lehen ikaslea) hartuko zuen maisutzat. Diogenes arlote gisa bizi izan zen Atenasko kaleetan, muturreko gabezia bertute bihurtuz. Kontatzen zenez, upel batean bizi zen, eta ez zuen manta edo kapa bat, zorro bat eta makila bat beste jabegorik. Buztinezko edalontzi bat ere izan omen zuen, baina hautsi egin zuen haur bat errekatik eskuekin edaten ikusi zuenean. Egunez eskuargi bat zuela ibiltzen zen poliseko karriketatik, "gizonen bila" (gizon zintzo eta zuzenen bila, alegia).

Korinton ere izan zen, eta zinikoek defendaturiko autosufizientziaren ideiak etsenpluz predikatu zituen: bizitza naturala, gizarteko luxuak arbuiatuz. Bere hitzetan, bertutea da ongi gorena. Zientzia, ohoreak eta aberastasunak alde batera utzi beharreko ondasun faltsuak dira. Bere filosofiaren oinarriak gizarteko ohituren hipokrisiak salatzea eta ikuspegi naturala kontrajartzea dira. Gizaki jakintsuak bere desioak gainditu behar ditu, eta bere beharrizanak ahalik eta neurri txikienera gutxitu.

  1. «Diogenes Laertius: Life of Diogenes, from Lives of the Philosophers, translated by C.D. Yonge» web.archive.org 2007-10-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search