Dionisio Amundarain

Dionisio Amundarain

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDionisio Amundarain Saratsola
JaiotzaItsasondo1930eko maiatzaren 23a (94 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa, Bibliaren itzultzailea eta euskararen sustatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Inguma: dionisio-amundarain-sarasola-00

Dionisio Amundarain Saratsola (Itsasondo, Gipuzkoa, 1930eko maiatzaren 23a) itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra da. Maizpide euskaltegiaren sortzearen eragile nagusia eta aurreneko zuzendaria. Elizen Arteko Biblia itzuli zuen taldearen buru. Euskaltzain urgazlea,[1] euskaltzain ohorezkoa[2] eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kide[3] da. Beneditarren Lazkaoko monasterioa utzi zuen 1986an: euskalgintzan buru-belarri jarraitu ala monasteriora itzuli aukeratzera behartu zuten, eta euskararen alde egin zuen.[4] Gaur egun Lazkaon bizi da.[4]

« [...] bihotzez eskerrak eman nahi dizkizut, Dionisio, euskararen alde zeure denboran egin duzun lan txalogarriagatik. Zinez, zintzo jokatu duzu.

Eta toki guztietan hauxe esaten dut: Zazpi probintzietan oso gutxi daude euskaraz Dionisio Amundarainek bezain ongi idazten dutenak. Dionisio maisuen maisu da.

»
Gotzon Garate[5]
  1. Euskaltzain urgazleen zerrenda, Euskaltzaindiaren webgunean.
  2. Aimar MAIZ: «Dionisio Amundarain ohorezko euskaltzain izendatu du Euskaltzaindiak», Goierriko Hitza, 2014-05-30.
  3. Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren 2007ko Oroitidazkia.
  4. a b Beñat Doxandabaratz: «Euskararen kontra daudenak alde jarriko ditugu», Dionisio Amundaraini eginiko elkarrizketa, Euskonews & Media, 186. zenbakia, 2002.
  5. Gotzon Garate: «Dionisio Amundaraini adiskidetasunez», Iritzi-muinetik, 2005-07-07.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search