Dmitri Ivanovitx Mendeleiev (errusieraz: Дми́трий Ива́нович Менделе́ев, ⓘ) (1834ko otsailaren 8agreg./urtarrilaren 27ajul. - 1907ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 20ajul.), kimikari eta asmatzaile errusiarra izan zen. Taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea izan zen, eta taula hura erabiliz, aurkitzeke zeuden elementu kimikoen propietateak aurresan zituen.
Honetaz gain, Robert Bunsen eta Gustav Kirchhof alemaniarrek ezarritako analisi espektralen gainean, elementuen igorpen espektroarekin erlazionaturiko aspektu fisiko –kimiko desberdinez ikertu zuen, bolumen espezifikoen determinazioan jardun zuen, gasen likidotze baldintzak aztertu zituen, eta petrolioen jatorria ikertu zuen, besteak beste.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search