Dolomitak

Dolomitak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Dolomitak

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia 1237
Kokalekua  Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak
46°23′N 11°51′E / 46.383°N 11.850°E / 46.383; 11.850
Izen ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Dolomitak[1] edo Dolomita Alpeak[2] (italieraz Dolomiti, alemanieraz Dolomiten, friulieraz Dolomitis, venezieraz Dołomiti) Ekialdeko Alpeetako mendigunea da, Italiako ipar-ekialdean kokaturik dagoena. Mendilerroaren ia %70 Bellunoko probintzian dago eta gainerakoa Bolzano, Trento, Udine eta Pordenonen. Iparraldeko eta hegoaldeko mugak, hurrenez hurren, Val Pusteria eta Val Suganan daude.

Eskualdea mendebaldeko eta ekialdeko Dolomitetan banatuta dago, ardatza Val Badia - Campolongo Pasabidea - Cordevole Haranatik dago. Mendikateak berrogei glaziar baino gehiago ditu. Mendirik altuena 3.342 metroko Marmolada da. Badaude beste mendi batzuk 3.000 metro baino gehiago dituztenak.

Izena Déodat Gratet de Dolomieu, frantziar geologoak jarri zizkien, dolomita harria deskribatu zuenean.

2009an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen mendilerro hau.

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Euskaltzaindia: 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search