Dolores Redondo

Dolores Redondo

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Dolores Redondo Meira
JaiotzaDonostia1969ko otsailaren 1a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta jatetxe-jabea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoanobela beltza
doloresredondo.com
IMDB: nm5464015 Edit the value on Wikidata

Dolores Redondo Meira (1969, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar idazle eta eleberrigile bat da.

Gaur egun Nafarroako Erriberan (Cintruénigo) bizi den idazlea da. Zuzenbidea eta sukaldaritza ikasi ondoren, negozioen munduan aritutako emakumea da. Ipuin batzuk idatzi ondoren Los privilegios del ángel eleberri historikoa idatzi zuen. 2013an El guardián invisible thrillerra argitatu zuen. Euskarazko bertsioa, Zaindari ikusezina, urte berean argitaratu zuen, katalanez eta galizieraz batera. "Baztango trilogia" izeneko sail baten lehenengo titulua zen eta arrakasta handia izan zuen. Ondoren, hurrenez hurren, Legado en los huesos (Hezurren ondarea bezala euskaratuta) lehenengo eta Ofrenda a la tormenta (Eskaintza ekaitzari bezala euskaratuta) gero etorri ziren.

2016ko urriaren 15ean 65. Planeta Saria eskuratu zuen Hori guztia emango dizut eleberriarekin[1].

2023an Dolores Redondo idazleari eman diote Vianako Printzea saria.[2] Sariak aitortzen du "bere izaera erreferentziala espainiar literatura berrienean; eta Nafarroarekiko inplikazio eta lotura pertsonala, erkidegoa, paisaiak, jendea eta ohiturak pertsonaia bat gehiago baitira bere obretan". Saritua, banakako eran, Viana Printzea saria eskuratzen duen laugarren emakumea da.[3]

  1. Dolores Redondo idazle donostiarrak Planeta 2016 saria irabazi du. 2016ko urriaren 15a. Eitb.eus
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-04-03). «Dolores Redondo idazleari emango diote Vianako Printzea saria» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  3. «Dolores Redondo idazlea, 2023ko Vianako Printzea Kulturaren Saria» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search