Donostiako Danborrada

Donostiako Danborradan barrilak jotzen.
2008ko haur danborradako une bat.

Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian egiten diren jaia eta desfileak dira.

Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarteetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 upelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.

San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search