Dortoka

Dortoka
Triasiko berantiar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
Ordena Testudines
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktortoise shell (en) Itzuli eta turtle oil (en) Itzuli

Dortokak edo xaberamak[1] narrasti ordena bat dira, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskol bat dutenak babes ezkutu gisa. Ibai, erreka edo aintziretako dortokei apoarmatu deitzen zaie.[2]

Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 214 milioi urte agertu ziren[3]. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.

Beste narrasti asko bezala, dortokak ektotermoak dira, hau da, dortokek barne tenperatura ingurukoaren arabera erregulatzen dute. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak beren maila metaboliko handia dela-eta.

Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosauroak, hegaztiak) airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira baina badira lurreko espezie ugari ere.

  1. Fundazioa, Elhuyar. «xaberama» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. Archelon-Enchanted Learning Software. Enchantedlearning.com (Noiz kontsultatua: 2009-03-14).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search