Dresden

Dresden[1] (goi sorbieraz Drježdźany) Alemaniako Saxoniako Estatu Askeko hiriburua[2] da, Elba ibaiaren ertzean kokaturik dagoena. Chemnitz, Halle, Leipzig eta Zwickau hiriekin metropolitar gunea osatzen du.[3]

Saxoniako erregeek Dresdenen zeukaten tronua, eta mendeetan zehar hiriak kultura eta arteen edertasunak jaso zituen. Edonola ere, Bigarren Mundu Gerra amaieran jazo zen Dresdenen bonbardaketan hiria erabat suntsitu zuen. Alemaniaren bateratzearen ostean, hiria ekialdeko kultura, politika eta ekonomia gune aipagarria bilakatu da.

Hiria batez ere Innere Altstadt edo Dresdengo Alde Zaharrak osatzen duen arkitektura multzo bikainagatik ospetsua da. Horregatik, Alemaniako hiri ederrenetakoa izatearen ospea du.

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Designated by article 2 of the Saxon Constitution
  3. Region Sachsendreieck: Map of the Sachsendreieck (Saxon triangle)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search