Drina

Drina
Drina (bs), Дрина (sb)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera346 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′55″N 18°50′22″E / 43.3486°N 18.8394°E / 43.3486; 18.8394
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera19.570 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria125 m³/s
Bokalea
()
Sava

Drina (bosnieraz: Drina, serbieraz: Дрина) Balkanetako ibaia da, 206 kilometroz Bosnia-Herzegovina eta Serbiaren arteko muga egiten duena. Montenegroko Dinariar Alpeetatik datozen Tara eta Piva ibaien elkargunean sortu eta 346 km aurrerago Sava ibaira isurtzen da. Izena ibaiaren latinezko deituratik dator (Drinus).

Ibaiak Bosnia-Herzegovinako Foča, Goražde, Višegrad, Bratunac, Zvornik eta Janja, eta Serbiako Ljubovija, Mali Zvornik, Banja Koviljača, Loznica, Lozničko Polje eta Badovinci zeharkatzen ditu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search