Dunning-Kruger efektua

Batez besteko errendimendu autopertzibatuaren eta unibertsitate-azterketa bateko batez besteko errendimendu errealaren arteko erlazioa[1]. Eremu gorriak erakusten du errendimendu txikiko pertsonek beren trebetasunak gehiegi balioesteko duten joera. Aldiz, errendimendu handiko pertsonen autoebaluazioa errendimendu baxuko pertsonena baino baxuagoa da.

Dunning-Kruger efektua zeregin batean trebetasun txikia duten pertsonek beren trebetasuna gehiegi estimatzeko isuri kognitibo bat da. [2]

Ikertzaile batzuek beren definizioan errendimendu handiko pertsonentzat kontrako efektua ere sartzen dute: beren trebetasunak gutxiesteko joera.[3][4][5]

Hasierako ikerketa David Dunningek (Michigan, 1959) eta Justin Krugerrek (Kalifornia, 1968) egin zuten. Arrazoimen logikoan, gramatikan eta gizarte-trebetasunetan zentratzen da. Orduz geroztik, hainbat azterlan egin dira hainbat zereginetan. Horien artean sartzen dira negozioak, politika, medikuntza, gidaritza, abiazioa, memoria espaziala, eskolako azterketak eta alfabetizazioa bezalako arloetako trebetasunak.

Dunning-Kruger efektua hainbat gai praktiko deskribatzeko garrantzitsutzat hartu izan da, baina ez dago adostaunik bere eragin errealaren garrantziarekin. Pertsonak erabaki txarrak hartzera eraman ditzake, hala nola, egokia ez den karrera bat aukeratzera edo beren buruarentzat edo besteentzat arriskutsua izan daitekeen modu baten jokatzera, beharrezko trebetasunak ez dituztelaren ezjakintasunagatik. Era berean, kaltetuak beren gabeziei aurre egitetik inhibi ditzake, beren burua hobetzeko.

  1. (Ingelesez) Dunning, David. (2011). Chapter five - The Dunning–Kruger Effect: On Being Ignorant of One's Own Ignorance. Advances in Experimental Social Psychology, 247-296 or. ISBN ISBN 9780123855220..
  2. (Ingelesez) «Dunning-Kruger effect» www.bitannica.com (Kontsulta eguna: 2024ko apirilaren 10a).
  3. (Ingelesez) Schlösser Dunning Johnson Kruger, Thomas David Kerri L. Justin. (2013). «How unaware are the unskilled? Empirical tests of the "signal extraction" counterexplanation for the Dunning–Kruger effect in self-evaluation of performance» Journal of Economic Psychology (Journal of Economic Psychology) 39: 85-100. ISSN 0167-4870..
  4. (Ingelesez) McIntosh Fowler Lyu Della Sala, Robert D. Elizabeth A. Tianjiao Sergio. (2019). «Wise up: Clarifying the role of metacognition in the Dunning-Kruger effect» Journal of Experimental Psychology: General 148 11: 1882-1897. PMID 30802096 PMID 30802096..
  5. (Ingelesez) Pavel Robertson Harrison, Samuel Michael Bryan. (2012). «The Dunning-Kruger Effect and SIUC University's Aviation Students» Journal of Aviation Technology and Engineering 2 (1): 125-129.  doi:doi:10.5703/1288284314864...

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search