Edward Said

Edward Said

Bizitza
JaiotzaJerusalem1935eko azaroaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Palestinako Britainiar Mandatua
HeriotzaNew York2003ko irailaren 25a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)Mariam C. Said (en) Itzuli
Maire Jaanus (en) Itzuli  (1962 -  1970)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Victoria College (en) Itzuli
Northfield Mount Hermon School (en) Itzuli
Princetongo Unibertsitatea
St. George's School, Jerusalem (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria, kazetaria, filosofoa, musikologoa, politologoa, itzultzailea eta ikertzailea
Lantokia(k)New York eta Kairo
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMichel Foucault eta Jean-Paul Sartre
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arab Academy of Damascus (en) Itzuli

IMDB: nm0756429 Find a Grave: 7982556 Edit the value on Wikidata

Edward Wadie Said (arabieraz: إدوارد وديع سعيد‎; Jerusalem, 1935eko azaroaren 1a - New York, 2003ko irailaren 25a) estatubatuar arte-kritikari eta aktibista izan zen, palestinar jatorrikoa. Egile eta analista ospetsua izan zen mundu osoan, eta Palestinako Kontseilu Nazionaleko kidea (1977-1991). 1963tik 2003an hil zen arte, literatura ingeles eta literatura konparatuko irakaslea izan zen Columbiako Unibertsitatean. Lanbide horretan. batetik, literatura ikertu zuen; bestetik, ideologiak irakurtzeko modu berriak bultzatu zituen, postkolonialismoaren ahots garrantzitsuenetarikoa izanik, Ikasketa postkolonialisten hasieratzat hartzen dela. 1999an, Daniel Barenboimekin batera, West-East Divan Orchestra sortu zuen.

Palestinan jaio arren, ibilbide akademiko eta literarioa AEBetan osatu zuen Saidek. Postkolonialismoaren pentsalaririk gorenetako bat izan zen, eta autobiografia batean jaso zuen bizi guztian garraiatu zuen lekuz kanpo bizitzearen sentipena. Miñan liburuaren antzera, Out of Place autobiografian zehazki pertsona baten ahotsa, kontakizuna eta gorputza azaltzen dira, Saidenak, eta, haren bitartez, palestinarren bizitzak humanizatzen dira. Saidek, ikerlari gisa, aztertu zuen nola garai kolonialetik abiaturik arabiarren bizitzak beti talde gisa, beti txiro, beti gatazkatsu errepresentatzen ziren; eta bere bizitza kontatuz, gizabanako baten bizitza kontatzen du, arabiarren irudi estereotipifikatua apurtuz. Hain zuzen ere, Said lekuz kanpo sentitzen zelako izan zen gai ideologiak hain modu finean aztertzeko.[1]

  1. Arruti, Nerea. (2024-02-25). «Edward Saiden Palestina» Berria.eus: 10..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search