Egutegi gregoriano

Gregorio XIII.aren Inter gravissimas buldaren lehen orrialdea.

Egutegi gregorianoa[1]gregoriotar egutegia[2] ere deitua— nazioartean onartutako[3] egutegi zibila da. Aloysius Lilius doktore calabriarrak proposatu zuen lehen aldiz eta Gregorio XIII.a aita santuak dekretatu zuen Inter gravissimas buldaren bitartez, 1582ko otsailaren 24an. Horrexegatik, haren izena darama.

Juliotar egutegiaren erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen, bisurteak erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da, otsailaren 29a, normalean 28 egun dituena. Hona araua: urte bat 4rekin zatigarria bada, bisurtea da; 100ekin zatigarria bada, ez da bisurtea, baina 400ekin, bai. Adibidez, 1900 ez da bisurtea, baina 2000, bai. Gregorioren buldak ez zuen urteak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemari eutsi zion, hau da, Jesukristoren tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik, urteak ematean, Kristo ondoren (K. o.) eta Kristo aurretik (K.a.) erabiltzen da.

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua
  2. Gregoriotar ageri da Elhuyar hiztegietan eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan gregoriar ageri da.
  3. Datak eta denbora adierazteko nazioarteko estandarrak (ISO 8601) egutegi gregorianoa erabiltzen du (3.2.1. atala).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search