Ekoizpen-teoria

Ekoizpena kontsumorako zerbait sortzeko ("output") asmoz sarrera ("input") material eta ez-materialak konbinatzen dituen prozesua da. Ondasun edo zerbitzu bat sortzearen ekintza da, gizabanakoarentzat onurak eta balioak dituztenak.

Ongizate ekonomikoa ekoizpen-prozesu batean sortzen da, non ekintza ekonomiko guztien zeharkako edo zuzeneko helburua gizadiaren behar eta nahiak asetzea den. Behar horien asebetetze maila ongizate ekonomikoaren neurgailu gisa onartu ohi da. Ekoizpen arloan ongizate ekonomikoaren hazkundea azaltzen duten bi ezaugarri daude. Ondasun eta zerbitzuen arteko kalitate/prezio erlazioa hobetzen ari da eta hazkunde bidean dagoen ekoizpen-merkatu gero eta eraginkor batetik eratorritako sarrerak hazten ari dira.

Ekoizpen-forma garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ongizate ekonomikoaren jatorria ulertu ahal izateko hiru ekoizpen-prozesu horiek ulertzea beharrezkoa da. Prozesu horiek balioa duten eta gizabanakoaren ongizatea sustatzen duten produktuak eratzen dituzte.

Beharren asebetetzea ekoizten diren produktuen erabileratik eratortzen da. Asebetetze hori areagotu egiten da produktuen kalitate/prezio ratioa hobetzen denean eta asetze hori kostu txikiagoan eskuratzen denean. Ekoizlearentzat kalitate/prezio ratioaren hobekuntza produktuen lehiakortasuna areagotzeko ezinbesteko bidea da, baina bezeroei banaturiko irabazi hauek ezin dira ekoizpen-datuekin neurtu. Produktuen lehiakortasuna areagotzeak ekoizlearentzat prezio baxuagoak ekarri ohi ditu eta ondorioz, salmenta-kopuruaren hazkundearekin konpentsatu beharko diren galerak izan ohi dira.

Ongizate ekonomikoaren areagotzea merkatu-ekoizpenaren hazkundeak sorturiko irabazien areagotzearekin loturik dago. Merkatu-ekoizpena da interes-taldeen sarrerak sortzen eta banatzen dituen ekoizpen-modu bakarra. Produktu publikoa eta etxeko produkzioa merkatu-ekoizpenetik sorturiko sarreren bidez finantzatzen dira. Horrela, merkatuaren ekoizpenak rol bikoitza du ongizatea sortzeko, hau da, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta errenta sortzeko rolak. Merkatu-ekoizpenaren rol bikoitza dela eta, ongizate ekonomikoaren "primus motorra" da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search