Ekonomia (jarduera)

Barne produktu gordina (BPG) herrialdeka (2015).

Ekonomia jarduera edo jarduera ekonomikoa produktuak, ondasunak edo zerbitzuak sortu eta trukatzen dituen edozein lan jarduera da, helburua herritarren beharrak betetzea izanik. Jarduera ekonomikoak aberastasuna sortzen du komunitate batean (hirian, eskualdean eta herrialdean) natur baliabideak edo, bestela, zerbitzu eta baliabideren bat erauziz, eraldatuz eta banatuz.[1] Adiera zabal batean, ekonomiak baliabide urrien (mugatuen) erabilera antolatzen du, haiek norbanakoen edo gizataldeen beharrak asetzeko lantzen direnean; hortaz, antolaketa mota hori, sistema ekonomiko gisa ere ezaguna, bermatzen duen interakzio sistema bat da.[2][3]

Jarduera ekonomikoek hiru fase dituzte: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa.[4] Ekoizpena kontsumoaren menpe dagoenez, kontsumitzaileek produktuei buruz duten portaera ere aztertzen du ekonomiak.

Hona jarduera ekonomiko batzuk: nekazaritza, abeltzaintza, industria, merkataritza eta hedabideak.

Herrialde asko jarduera ekonomikoren batean aritzen dira berariaz, eta horren bidez sailkatzen dira; jarduera horretako produkzio gaitasunaren eta eraginkortasunaren arabera sortzen da haien aberastasuna. Hala ere, mugatuak dira komunitateen nolakotasunak; eta, beraz, haien beharrak ase ahal izateko, hautu bat egin behar izaten dute, eta horrek aukera-kostu bat dakar.

  1. (Ingelesez) James, Paul; Magee, Liam; Scerri, Andy; Steger, Manfred B. Urban sustainability in theory and practice: circles of sustainability. Londres: Routledge, 53 or. ISBN 978-1-138-02572-1. OCLC .942553107.
  2. (Ingelesez) Robbins. (1945). An essay on the nature and significance of economic science. Londres: Macmillan, 16 or. OCLC .938138229.
  3. (Frantsesez) Barre, Raymond. (1959). Economie politique. I (3. argitaraldia) París: Presses universitaires de France, 12 or. OCLC .5453503.
  4. (Ingelesez) Munim, Ziaul Haque; Schramm, Hans-Joachim. (2018). «The impacts of port infrastructure and logistics performance on economic growth: the mediating role of seaborne trade» Journal of Shipping and Trade 3 (1): 1-19.  doi:10.1186/s41072-018-0027-0. OCLC .7294512652.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search