Elasmobrankio

Elasmobrankio
Siluriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
Subklasea Elasmobranchii
Bonaparte, 1838

Elasmobrankioek (Elasmobranchii) Chondrichthyes arrain klasearen bi azpiklaseetako bat osatzen dute. Barnean marrazoak (Selachimorpha goiordena) eta arraiak (Batoidea goiordena) hartzen ditu.

Eskeleto kartilaginosoa, 5-7 zakatz-arrail pare, bizkar-hegal zurrunak eta gorputza ezkata plakoide txikiz estalia dituzte. Hainbat hortz ilara izaten dituzte. Ez dute igeri-maskuririk. Barne ernalkuntza daukate, arren bular-hegalak organo kopulatzaile bilakatu baitira. Banaketa zabala dute ur tropikal eta epeletan[1].

  1. Henry B. BIGELOW; William C. SCHROEDER. Fishes of the Western North Atlantic. Sears Foundation for Marine Research, Yale University, 1948, 64-65 orrialdeak. ISBN B000J0D9X6

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search