Elipse

Geometrian, elipsea bi puntu finkoetarako distantzien batura konstantea duten planoko puntu guztien leku geometrikoa da. Aldi berean, kono bati ebakidura zeihar bat egitean agertzen den kurba da. Horrela, elipsea konika-mota bat da, parabola eta hiperbola bezala. Zirkunferentzia elipse berezi bat da, zeina konoari ebakidura zuzen bat eginez agertzen den.

Errealitatean maiz agertzen den kurba bat da. Horrela, eguzki-sistemako planetek elipse motako orbita batean zehar egiten dute bira eguzkiaren inguruan. Zirkunferentzia bat proiektatuz sor daitekeen kurba ere bada elipsea.


440
Elipse bateko puntuetatik F1 eta F2 bi puntu finkoetarako distantzien batura berdina da beti. Bi puntu finkoei foku deritze.
180
Elipsea kono bat plano zeihar batez ebakitzean sortzen den konika da.
231
Saturnoko eraztunek zirkunferentzia bat osatzen dute, baina proiekzio efektu bat dela eta, zeihar behatzen badira, elipse moduan agertzen dira.
261
Planetek elipse bati jarraiki egiten dute bira eguzkiaren inguruan eta elipse horretan eguzkia foku batean dago kokaturik, Keplerren lehenengo legearen arabera.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search